Ikuspegi komunikatibo

Hizkuntzen ikasketa prozesua bizitza osoan zehar gerta daiteke. Ikasleen parte-hartze ahalik eta aktiboena bilatu behar du pedagogoak.

Komunikazio-ikuspegia[1], Ikuspegi komunikatiboa, hizkuntzen irakaskuntza komunikatiboa edo metodo komunikatiboa hizkuntzen irakaskuntza aurrera eramateko metodoen multzoa da.

Ingelesezko aldaerak, Communicative Language Teaching, —CLT—, eta Communicative Approach munduko hamaika hizkuntzatan zuzen-zuzen eraldatu dira, baita inoiz euskaraz ere, CLT akronimoa batez ere.[2]

Ikuspegi honen arabera, hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaren helburu nagusia erabilera da; hizkuntza "erabiltzeko ikasten da, erabiliz ikasten da" esaldian laburbildu izan da ikuspegi komunikatiboa. Hurbilketa komunikatiboak aldarrikatzen du, egoera komunikatibo errealetan, hizkuntza erabiliz ikasten dela.[3]

Hizkuntzen didaktikan gehien zabaldu den terminologian[4][5][6], ikuspegia ((Ingelesez) approach)[7] esaten zaio metodo multzo bati, metodologia multzo bati, eta metodoa esaten zaio ((Ingelesez) method) teknika didaktiko multzo bati. Teknika bat proposamen didaktiko zehatz baten multzoa da, ataza ((Ingelesez) task)[8] multzo bat, askotan ikas sekuentzietan[9] antolaturik.[10][11][12]

  1. «Etorkinak eta hizkuntzak eskolan. | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. «Nola irakatsi hizkuntzak erabiltzeko izan daitezen» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  3. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  4. (Ingelesez) ANTHONY, EDWARD M.. (1963-01-01). «Approach, Method, and Technique» ELT Journal XVII (2): 63–67.  doi:10.1093/elt/XVII.2.63. ISSN 0951-0893. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  5. (Ingelesez) Richards, Jack C.. (2001). Approaches and methods in language teaching. (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0-521-80365-9. PMC 45093754. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  6. (Ingelesez) Hall, Graham. (2011). Exploring English language teaching : language in action. (1st ed. argitaraldia) Routledge ISBN 978-0-415-58413-5. PMC 720410697. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  7. (Ingelesez) Encyclopedic dictionary of applied linguistics : a handbook for language teaching. Blackwell Publishers 1999 ISBN 0-631-22767-9. PMC 47009832. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  8. (Ingelesez) Nunan, David. (1989). Designing tasks for the communicative classroom. Cambridge University Press ISBN 0-521-37014-0. PMC 18780714. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  9. (Ingelesez) Seqüències didàctiques per aprendre a escriure. (1. ed. argitaraldia) Graó 2003 ISBN 84-7827-311-5. PMC 53143712. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  10. (Gaztelaniaz) RICHARDS, J.C. y RODGERS, T.S. 1998. Enfoques y métodos en la enseñanza de idiomas. CUP.
  11. (Ingelesez) Kumaravadivelu, B.. (2006). Understanding language teaching : from method to post-method. Lawrence Erlbaum Associates ISBN 1-4106-1572-3. PMC 70684824. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  12. (Ingelesez) Second language acquisition : selected readings in theory and practice. Canadian Modern Language Review = Revue canadienne des langues vivantes 1988 ISBN 0-9691796-4-2. PMC 17586533. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy