Ildaska

Hainbat ildaska mota.
Évora-ko  Diana Templu erromatarraren ildaskak korintoar zutabeetan.

Arkitekturan ildaskak goitik behera egindako zirrikituak dira, gehienetan bertikalak eta erdi-zirkular sekziokoak. Harrizko zutabe batean landutakoak izan ohi dira, baita pilastra edo triglifo batean egindakoak izan daitezke. Ildasken arteko tarteari listela deritzo.

Doriar zutabeetan ildaskak ertz zorrotz batez banatuta daude; joniar eta korintioar ordenetan ordea, nerbiodurak deritzo ildasken arteko tarteei. Toskanar ordenak ez du ildaskarik eta beste orden batzuetan aukerakoak dira. 


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in