Iliupersis

Iliupersis
Jatorria
Egilea(k)Arktino Miletokoa
Jatorrizko herrialdeaAntzinako Grezia
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkia eta epika
Hizkuntzaantzinako greziera
TelesailaZiklo epiko
Deskribapena
Honen parte daZiklo epiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTroia
kronologia
Iliada Txikia Iliupersis Nostoi (en) Itzuli
Iliondar taula: K.a. I. mendeko baxuerliebe erromatarra, homeroar olerkietako eta ziklo troiarreko Iliupersis, Etiopida, Iliada eta Iliada Txikia lanetako eskenak irudikatzen dituena.

Iliupersis, grezierazko Ἰλίου πέρσιςetik, Ilionen arpilaketa esan nahi duena, antzinako greziar literaturako olerki epiko galdu bat da. Lan hau, ziklo troiarrekoa zen, eta Troiako Gerraren elezaharraren zati bat kontatzen zuen. Kronologikoki, bertan kontatzen diren gertaerak, Iliada Txikian kontatzen direnen ondoren (horietakoren batzuk gainjartzen diren arren) eta Nostoi edo Itzulerak izenburukoak kontatzen direnen aurretik kokatzen dira.

Iliupersis izeneko lanaren egiletza, antzinako idazleek, Arktino Miletokoari eman zioten. Lana, hexametro daktiloetan idatzitako bi hitz neurtuzko liburuz osatua dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy