Imanol Berriatua

Imanol Berriatua

Bizitza
JaiotzaElantxobe1914ko abenduaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaJerusalem eta Jerusalem (en) Itzuli1981eko irailaren 15a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
hebreera
greziera
ingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Bilbo
Habana eta Jerusalem
KidetzaEuskaltzaindia
Anaitasuna (aldizkaria)
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: imanol-berriatua-ibieta-1914-1981 Literaturaren Zubitegia: 393

Imanol Berriatua Ibieta (Elantxobe, Bizkaia, 1914ko abenduaren 24a - Jerusalem, Palestina, 1981eko irailaren 15a) euskal idazle, fraide frantziskotar eta euskaltzain urgazlea izan zen. Euskara Batuaren sorrera-prozesuan, funtsezko eragilea izan zen, bai aditz batuaren egituraren proposamenean, eta bai garaiko euskal idazle gazteen maisu erreferentziala izan zelako ere; bereziki Anaitasuna aldizkarian argitaratzen ziren artikulu guztien zuzentzaile modura eta azken aurreko Hiztegia izeneko sekzioan batasunerako lexiko-proposamenak biltzen zituelako.[1][2]

  1. (1947-), Goikoetxea, Juan Luis. (D.L. 2007). Imanol Berriatuaren bizitza euskalduntzearen eztandan, 1970-1980. Erroteta ISBN 8496536661..
  2. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy