Indiar gastronomia

Tandoori oilaskoa
Espeziak denda batean Tikka oilaskoa
Indiar saltsak Hegoaldeko indiar gosaria

Indiar gastronomia edo hindu gastronomia Indiako azpikontinentean praktikatzen diren sukaldaritza-tradizioen barietate zabala da. Hau da, ez dago indiar sukaldaritza «bakar» bat, baizik eta eskualdeko aldaera asko, bakoitza kultura, klima, historia eta abarren eraginpean. Indiako gastronomia askotarikoa da; hainbat mendetan zehar izandako kolonizazioetan aberastu duten kulturen aniztasunaren ondorioz sortu da.[1][2] Gainera, Indiako gastronomian ere eragin handia dute erlijioak, hinduismoak eta islamak bereziki, kulturak eta tradizioek.

Horrela, kolonoek ekarritako hainbat sukaldaritza-praktika txertatuz joan ziren, denborarekin nahastuz joan zirenak, gaur egun ezagutzen diren joeren multzoa izatera iritsi arte. Indiar zapore gehienak estuki lotuta daude espezien erabilera esanguratsuarekin, eta barazki barietate handi batekin. Joera orokor horren barruan, tokiko estilo asko daude.

  1. Dias. The Steward. Orient Blackswan, 215 or. ISBN 978-81-250-0325-0..
  2. Gesteland, Richard R.; Gesteland, Mary C.. (2010). India: Cross-cultural Business Behavior : for Business People, Expatriates and Scholars. Copenhagen Business School Press DK, 176 or. ISBN 978-87-630-0222-6..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy