Indotxinako Gerra

Indotxinako Gerra
Gerra Hotza
Frantziako Atzerritar Legioko unitate bat, komunisten eremuan patruilatzen.
Data1946ko abenduaren 19 – 1954ko abuztuaren 1
LekuaFrantziar Indotxina, batez ere Ipar Vietnam
Emaitza
Gudulariak
Frantzia Frantziar Batasuna

Laguntza:
 Ameriketako Estatu Batuak[1] (1950–1954)

Ipar Vietnam Ipar Vietnam
Laos Pathet Lao[2]
Kanbodia Khmer Issarak[3]


Laguntza:[4]
 Sobietar Batasuna[5]
 Txina(1949–1954)[5]
Buruzagiak

Ipar Vietnam Ho Chi Minh
Ipar Vietnam Vo Nguyen Giap
Laos Souphanouvong
Kanbodia Son Ngoc Minh
Indarra
Frantziar Batasuna: 190.000
Gudaroste laguntzaile: 55.000
Vietnamgo Estatua: 150.000[6]
Guztira: ~400.000
125.000 regular
75.000 eskualdekoa
250.000 irregular[7]
Guztira: 450.000
Galerak
Frantziar Batasuna:
75.581 hildako
64.127 zauritu,
40.000 preso
Vietnamgo Estatua, Laos eta Kanbodia:
18.714 hildako[8][9]
Guztira: ~90.000+ hildako
Vietminh:
175.000–500.000 hildako[9][10]
125.000–300.000 zibil hildako[9][11][12]

Indotxinako Gerra, Indotxinako Lehenengo Gerra, Indotxinaren Independentziako Gerra edo Frantziaren aurkako Erresistentzia Gerra ere deitua, gerra koloniala izan zen, 1946ko abenduaren 19tik 1954ko abuztuaren 1era bitartean Frantziar Indotxinan gertatu zena. Bertan, aurrez aurre borrokatu ziren, alde batetik Frantziako Armada eta, bestetik, Viet Minh, nazionalistez eta komunistez osatutako Vietnamen Independentziaren Aldeko Liga.[13]

Vietnamdarrek independentzia nahi zuten, baina Frantziak ukatzen zien. Vietnamdarren buruzagi Ho Chi Minhek independentzia aldarrikatu zuen 1945ean: Frantziak onartu ez zuenez, gerra piztu zen. Ekintza gehienak Tonkinen gertatu ziren, egungo Vietnamgo iparraldean, eta Frantziaren alde Laosko eta Kanbodiako soldaduak ere borrokatu ziren. Haien kontra, Ho Chi Minh eta Võ Nguyên Giáp buruzagiek gidatutako soldaduak zeuden.

Gerra 1954an amaitu zen, Genevako Bake Konferentzian. Frantziarren porrotaren eta Suitzako hirian onartutako akordioen ondoren, Frantziar Indotxina zatiturik geratu zen: Kanbodia eta Laos estatu independente bilakatu ziren, eta Vietnam bitan banatu zuen 17. paraleloak: Ipar Vietnam eta Hego Vietnam. Bake akordioaren klausula batek zioen 1958an erreferenduma eginen zela bi Vietnamak batzeko aukerarekin.[13] Gatazka, ordea, ez zen erabat baretu, eta 1955ean Vietnamgo Gerra hasi zen.

  1. France honors CIA pilots
  2. Dalloz, Jacques. (1987). La Guerre d'Indochine 1945–1954. Paris: Seuil, 129–130, 206 or..
  3. Dalloz, Jacques. (1987). La Guerre d'Indochine 1945–1954. Paris: Seuil, 129–130 or..
  4. US Secretary of State John Foster Dulles on the fall of Dien Bien Phu
  5. a b [1]
  6. Windrow, Martin. (1998). The French Indochina War 1946–1954 (Men-At-Arms, 322). Londres: Osprey Publishing, 11 or. ISBN 1-85532-789-9..
  7. Windrow 1998, p. 23
  8. Spencer Tucker, Encyclopedia of the Vietnam War (1998)
  9. a b c Clodfelter, Michael, Vietnam in Military Statistics (1995)
  10. T. Lomperis, From People's War to People's Rule (1996)
  11. Smedberg, M. (2008). Vietnamkrigen: 1880–1980. Historiska Media, 88 or..
  12. Eckhardt, William. (1987). World Military and Social Expenditures 1987–88. (12. argitaraldia).
  13. a b Irazustabarrena Uranga, Nagore. Vietnam 1965: Gatazka amerikanizatuaren oinarriak. Argia, 2014ko urriak 19, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-7-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy