Infusio edo egoskina hainbat belar usaintsuren hosto lehor, lore zati edo fruituekin prestatutako edaria da. Horretarako uretan sartzen dira, ohikoa baino tenperatura altuagoan, baina irakitera heldu gabe. Urak irakiten badu, orduan egosketatzat hartzen da.