Ingeniaritza elektriko

Ingeniaritza elektrikoaren ekoizkinak gure inguruan daude. iPod-aren moduko tresnak ezinezkoak izango litzateke seinale prozesaketaren, elektronikaren eta mikroelektronikaren azken aurrerapenak gabe.

Ingeniaritza elektrikoa (batzuetan ingeniaritza elektriko eta elektronikoa deitua) elektrizitatearen, elektronikaren eta elektromagnetismoaren ikerketa eta aplikazioetan aritzen den ingeniaritzaren diziplina profesionala da. Eremua hemeretzigarren mendearen azken urteetan identifikatu zen lehenengoz lanbide bat legez, telegrafo elektrikoaren eta energia elektrikoaren hornikuntzaren merkaturatzearekin batera. Gaur egun eremu horren barruan azpi-eremu batzuk daude kokatuta, energiaz, kontrol sistemez, elektronikaz eta telekomunikazioez arduratzen direnak barne.[1]

Automatismoak eta kontrola.liburua (UEU, 2014)[2]

Ingeniaritza elektronikoa ez da beti sartzen ingeniaritza elektrikoaren barruan. Biak bereizten direnean, ingeniaritza elektrikoa eskala handiko sistema elektrikoetako arazoez arduratzen dela esaten da, energia garraioarena eta motor kontrolarena lakoez; ingeniaritza elektronikoa eskala txikiko sistema elektronikoen azterketaz aritzen dena den bitartean, konputagailuena eta zirkuitu integratuena barne. Bien arteko ezberdintasunari begiratzeko beste modu bat hurrengoa da: gogoan izan ingeniari elektrikoek elektrizitatea energia garraiatzeko erabili ohi dutela, ingeniari elektronikoek elektrizitatea informazioa garraiatzeko erabiltzen duten bitartean.

Elektroteknia terminoa elektrizitate eta elektromagnetismoaren erabilpen praktikoaren azterketa izendatzeko erabiltzen da. Definizioz erabilpen praktiko guztiak batzen baditu ere, askotan argiztapenaren, robotikaren, eta, batez ere, motor elektrikoen azterketa izendatzeko erabiltzen da.

  1. Camblong Ruiz, Haritza; Barroso Moreno, Nora; Ezeiza Ramos, Aitzol. (2014). Automatismoak eta kontrola. UEU arg eta Elhuyar ISBN 978-84-8438-484-7. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  2. Camblong Ruiz, Haritza; Barroso Moreno, Nora; Ezeiza Ramos, Aitzol. (2014). Automatismoak eta kontrola. UEU arg eta Elhuyar ISBN 978-84-8438-484-7. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in