Inguma (datu-basea)

 Inguma (datu-basea)
Jatorria
Sorrera-urtea2000
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa
Kokapena
JabeaUdako Euskal Unibertsitatea
Ekoizpena
GaratzaileaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskaraz
EuskarazBai
inguma.eus

Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da. Datu-baseak euskara batuaren garaian unibertsitate mailan euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen du. Argitalpenak, hitzaldiak, ikastaroak, tesiak eta irakasgaiak biltzen ditu.[1]

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2000. urtean sortutako web-aplikazio honetan unibertsitate mailako jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da. Euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko-intelektual osoa jasotzea da bere helburua. Nahiz eta 40.000 dokumentu baino gehiago dauzkan oraindik ez du helburu hori bete osotasunean.[2]

  1. Goikoetxea, Jakes. ««Ingumak baieztatu du badagoela komunitate bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  2. Artetxe Sánchez, Karmele. (). «Euskaltzaindiaren ekoizpen zientifikoa inguma-n: Euskal komunitate zientifikoaren datu-basearen aurkezpena Euskaktzaindian» Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque 50 (1): 189–203. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy