Inprimatze

Inprimatze-teknika ezberdinekin egindako collagea

Inprimatzea testu eta irudiak txantiloi bat erabiliz erreproduzitzen duen prozesua da. Paperan inprimatu aurretik erabilitako inprimatze prozesuek zigilu zilindrikoak erabiltzen zituzten, adibidez Ziroren zilindroa eta Nabonidoren zilindroak. Paperaren gaineko lehen inprimatzeak inprimatze xilografikoa izan zen, Txinan K. a. 220a baino lehen agertu zena. Beranduago tipografia higigarria asmatu zuen Bi Shengek 1040. urtean, eta Johannes Gutenbergek inprenta asmatu zuen XV. mendean. Inprimatzearen teknologiak paper garrantzitsua izan zuen Berpizkundean eta Zientzia Iraultzan, eta gaur egungo masen hezkuntza eta ezagutzan oinarritutako gizartearen oinarria da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy