Intxaur muskatu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Myristicaceae |
Generoa | Myristica |
Espeziea | Myristica fragrans Gronov.
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Intxaur muskatu, mazis eta nutmeg oil (en) |
Intxaur muskatuaren zuhaitza (Myristica fragrans) Indonesiako Moluka Uharteetakoa da izatez, Banda Uharteetakoa hain zuzen ere. Egun Celebesen (Sulawesi uhartean) eta Granada Uhartean hazten da.
Intxaur muskatu edo banda fruitua, intxaur muskatu zuhaitzaren fruitu hazia da. Hazi hau, aldi berean, oso preziatua den mazis izeneko kolore gorrixkako azal lehor batez estalia dago. Behin fruitua jaso ondoren epelean lehortzen uzten da, pazientziaz oskol gogorra kendu eta mazisa bereizten zaio hazia gordez.
Indiar eta txinatarrek erakutsi zieten intxaur muskatua arabiarrei eta hauek izan ziren Europan zabaldu zutenak.