Ionizazio

Ionizazioa atomo edo molekulak ioi bihurtzeko prozesu fisikoa da[1]. Horretarako, partikula kargatuak (elektroiak edo bestelako ioiak) kendu edo gehitu egiten dira. Ioi positiboak (katioiak) sor daitezke atomo edo molekula neutro batek elektroi bat edo gehiago galtzen duenean beste partikula batekin edo fotoi batekin gertatutako talkan. Erreakzioa honelakoa da: . Bestalde, ioi negatiboak (anioiak) eratu daitezke molekula neutro batek elektroi bat harrapatzen duenean, honako prozesu honen arabera: . Espezie batzuk, elektrolitoak deiturikoak, berez ionizatzen dira disolbatzaile egokiekin nahastean, eta katioiak eta anioiak ematen dituzte. Adibidez, azidoak ionizatu egiten dira uretan disolbatzean: .

Atomo edo molekula batetik elektroi bat erauzteko —elektroiaren eta ioiaren arteko energia elektrostatikoa baztergarria egin arte bereizteko— behar den energia minimoari ionizazio-energia (edo ionizazio-potentzial) deritzo. Ionizazio-energiaren unitatea Nazioarteko Sisteman joule (J) da, baina elektronvolta (eV) ere erabiltzen da sarri (1 eV = 1,609 × 10-19 J). Ionizazio-prozesuan elektroi bat erauzten denez atomo edo molekula baten orbital atomiko edo molekularretik, ionizazio-energiak orbital horren energiaren balioa ematen du.

  1. Artikulu honetarako honako testua erabili da, cc-by-sa lizentziapean:
    Basterretxea, Fernando. (2009-09-17). «Ionizazio» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-03)..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in