Ipar Vietnam

Ipar Vietnam
Việt Nam Dân Chủ Cộng Hòa
1945 – 1976
Errepublika sozialista
Ipar Vietnamgo bandera

Ipar Vietnamgo armarria


Ereserkia

Fitxategi:Tiến Quân Ca
Ipar Vietnamen kokapena
Geografia
HiriburuaHanoi
Azalera157,880 km²
Ekonomia
DiruaDong
Historia
Independentzia aldarrikatua Japoniatik1945
Onartua1954
Ezeztatua1976
Aurrekoak
Frantziar Indotxina
Vietnamgo Inperioa
Ondorengoa
Vietnam


Ipar Vietnam, ofizialki Vietnamgo Errepublika Demokratikoa, Asiako hego-ekialdeko Estatu sozialista bat izan zen, 1945. urtean, japoniar okupazioaren pean aldarrikatua. Japoniarrak kanporatuak izan zirelarik, ordea, Frantziak bere botere koloniala aldarrikatu zuen Indotxinan, eta ondorioz, vietnamdarrek nazio askapen borrokarekin jarraitu zuten Viet Minh erakundean antolaturik, kasu honetan frantziarren aurka. Frantziar kolonialismoaren aurkako gerra, Indotxinako Gerra deitua, 1954. urtera arte luzatu zen, eta vietnamdar independentistak garile suertatu ziren, frantziar ejertzitoaren eta bere kolaboratzaile kanbodiar, laostar eta vietnamdarren aurkako gatazka honetan, Dien Bien Phuko batailan atxikitako garaipenak berebiziko garrantzia izan zuelarik. Bataila hau galdu ondoren, Frantziak Vietnamgo Errepublika Demokratikoaren independentzia aitortu zuen, eta herrialdea bitan banatu zen. Errepublika Demokratikoa iparraldean ezartzen zen bitartean, Hego Vietnam mendebaldeko interesen menpeko estatu bilakatu zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in