Irarlan[1] edo grabatua gainazal gogor eta, oro har, lau batean ildaskak ebaki edo urratzean lortzen den lana da. Emaitza gauzakia bera izan daiteke (adibidez berinazko, urrezko, zilarrezko edo altzairuzko gauzakiak), edo berau erabiliz egindako paper gaineko irudia.
Historian irarlana metodo garrantzitsua izan da paper gaineko irudiak lortzeko, erti- eta merkataritza-helburuekin. Irarlan tradizionala, gubilak edo makinak erabiliz, oraindik ere egiten jarraitzen da, batez ere urregintzan, berinalaritzan eta antzeko lanbideetan.