Irati Jimenez

Irati Jimenez
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaBermeo1977ko maiatzaren 15a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 754

Irati Jimenez Uriarte (Bermeo, Bizkaia, 1977ko maiatzaren 15a) euskal idazlea da. Horrez gain, Euskal Telebistan edota Euskadi Irratian kazetari aritu da. Edorta Jimenez idazlearen alaba da. Kultura eta gizarte gaiak jorratzen zituen Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan zen. Egun, Consumer Eroski aldizkari eta webgunearen euskara edukien arduraduna izateaz gain, enpresei internetarako aholkularitza eta zerbitzuak ematen lan egiten du.

2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Bat, bi, Manchester eleberriarekin. Urtebete geroago akzesita lortu zuen Igartza Sarian bere bigarren eleberriarekin, Nora ez dakizun hori eta liburu horrekin gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen. 2022ko Euskadi Literatura Saria irabazi du Euskarazko Saiakera kategorian, Begiak zabalduko zaizkizue (Elkar, 2021) lanari esker.[1]

Solasaldia "Nora ez dakizun hori" eleberriaz (2009)
  1. Astiz, Iñigo. «Irati Jimenezek jaso du saiakerako Euskadi saria, eta Koro Navarrok itzulpenarena» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy