Irene Papas | |
---|---|
(1971) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ειρήνη Λελέκου |
Jaiotza | Chiliomodi (en) , 1929ko irailaren 3a |
Herrialdea | Grezia |
Heriotza | Kifisia (en) , 2022ko irailaren 14a (93 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery Chiliomodi Corinthia (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alkis Pappas (en) (1947 - 1951) José Kohn (en) (1957 - 1957) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera greziera modernoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Irene Papas, Irene Lelekou jaioa, grezieraz: Ειρήνη Παππά (Chiliomodi, Corintia, Grezia, 1929ko irailaren 3a - ibidem, 2022ko irailaren 14a) zinema-antzezle greziarra izan zen. Kantaria eta dantzaria zen; gaztetan ekin zion zinema-antzezle lanari. Estatu Batuetan, Frantzian, Italian eta Ingalaterran egin zuen lan. Filmetan erakutsitako indarraren adibide onak dira: Attila (1954), Tribute to a Bad Man (1956, Gizon gaizto bati tributoa), The Guns of Navarone (1961), Zorba the Greek (1964), Cristo si e fermato a Eboli (1979, Kristo Ebolin gelditu zen ), Z (1969) eta Erendira (1983).[1][2][3][4]
Hirurogeita hamar paper baino gehiago interpretatu zituen mende erdian. Katina Paxinouren ondoren, XX. mendeko heleniar aktore handietako bat Izan zen.[5] Melína Mercoúriren garaikidea, Irene Papas nazioarteko ospetsu izaten hasi zen film arrakastatsu hauetan, hala nola, Navarongo kanoiak edo Zorba, grekoa 1969ko Costa-Gavras-en Z.