Iris | |
---|---|
Irudian, irisa kolore berde, gris eta marroixka dituen biribila da, erdian begi-nini beltza duena. Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Prekurtsorea | Mesodermo and neuroektodermo |
Honen parte | Ubea |
Konponenteak | pupillary zone (en) collarette (en) ciliary zone (en) iris root (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | iris |
MeSH | eta A09.371.060.450 A09.371.894.513 eta A09.371.060.450 |
TA | A15.2.03.020 |
FMA | 58235 |
Terminologia anatomikoa |
Irisa begiko begiko mintz biribila da, laua, koloreztatua eta uzkurkorra, erdigunean irekigune bat duena, begira iristen den argi kopurua kontrolatzen duena. Erdialdean duen irekiguneari begi-nini deitzen zaio.
Irisa begiaren aurreko aldean dago, kristalinoaren aurrean eta kornearen atzean, eta begiaren aurreko eta atzeko barrunbeak bereizten ditu. Bi motatako gihar zuntzak ditu barruan: biribilak (irisa itxiarazten dutenak) eta irradatuak (irisa irekiarazten dutenak). Irisak, irekiz eta itxiz, begira iristen den argi kantitatea kontrolatzen du.
Gizakiengan, irisak markatzen du pertsona baten «begien kolorea».