Irredentismo

Irredentismo terminoak bi zentzu ditu, osagarriak izan daitezkeenak:

  • Nazio edo estatu baten lurraldea ondoko herrialde baten lurraldeekin handitu nahi denean, lurralde horiek nazio beraren parte jotzen direlako.
  • Lurralde bat, bere jatorri nazionala dela eta, berea ez den estatu batekin bat egin nahi duenean. Kasu hauetan "jatorrizko aberrira" itzuli nahi dela esan ohi da, eta mota honetako mugimenduak nazionalista bezala definitu ohi dira.

Hitz hau jatorri italiarrekoa da, estatu honen aldetik Austria-Hungariako Inperioren esku zeuden lurralde italiarrak izendatzeko Italia irredenta erabiltzen hasi baitziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy