Irulegi (Aranguren)

Irulegi
Datu orokorrak
Garaiera893 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°46′46″N 1°30′48″W / 42.779458°N 1.5134228°W / 42.779458; -1.5134228
MendikateaArangurengo mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaAranguren
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLakidain (Aranguren),
Idoate (Itzagaondoa)
LuberriLuberri
Geologia
GaraiaBrontze Aroa
Lehen Burdin Aroa
Bigarren Burdin Aroa
Erdi Aroa

Irulegi[1] Nafarroako mendi bat da, Arangurengo mendietako hirugarren mendi altuena. Itzagaondoa eta Arangurenen arteko mugan dago eta azken honetako Lakidain herrixka oso hurbil dagoenez Lakidaingo haitzak edo Peñas de Laquidáin izenez ere ezaguna da. 893 metroko garaiera du.

Gailurrean Erdi Aroko Irulegiko gaztelua zegoen, zein azken hamarkadan induskatu eta berreskuratua izan den. Halaber, gaztelu aurreko lautadan erromatarrak iritsi aurreko Burdin Aroko eta Brontze aroko herrixka bat egon zen. 2020 urte inguruan hura induskatzeari ekin zioten eta aurkikuntza handiak erdietsi, Irulegiko eskua delakoa kasu.

  1. Mendi-zerrenda EMFko webgunean.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy