Islom Abduganijevitx Karimov (uzbekeraz: Ислом Абдуғаниевич Каримов; errusieraz: Ислам Абдуганиевич Каримов Islam Abduganiyevich Karimov) (Samarkanda, 1938ko urtarrilaren 30a - Tashkent, 2016ko irailaren 2a) Uzbekistango politikaria izan zen. Hainbat kargu politiko izan zituen Uzbekistango gobernuan, 1990ean Errepublikako lehendakari izendatu zuten arte. 1991n, Uzbekistanek independentzia lortu zuen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin ondoren. 1995ean egindako hauteskundeetan, berriro aukeratu zuten lehendakari.