Israelen kontrako Hamasen erasoa (2023)

Israelen kontrako Hamasen erasoa
Irudia
Map
Jatorrizko izena(ar) عملية طوفان الأقصى
Motacoordinated terrorist attack (en) Itzuli
erasoaldi
sarraski
mugako istilu
military raid (en) Itzuli
Gizadiaren aurkako krimen
genozidio
Honen izena daramaAl-Aksa meskita
Honen parte da2023-2024ko Israel-Palestina gerra eta Gaza-Israel gatazka
Data2023ko urriaren 7a
Garaiatimeline of the Israeli–Palestinian conflict in 2023 (en) Itzuli
KokalekuGazaren ingurumaria
HerrialdeaIsrael
HelburuIsraeldar
KausaPalestinian political violence (en) Itzuli
Hamas Covenant (en) Itzuli
Jihadismo
Honen ondorioa2023-2024ko Israel-Palestina gerra
denial of the 2023 Hamas-led attack on Israel (en) Itzuli
Pertsona hilak1.200
Pertsona zaurituak3.300
Nork ikertuaPermanent United Nations Fact Finding Mission on the Israel Palestine conflict (en) Itzuli
ErantzuleHamas
Palestinako Jihad Islamikoa
Armasuziriz higiarazitako granada
AK-47
Esku-granada
shoulder-fired missile (en) Itzuli
SVD Dragunov (en) Itzuli
PK (en) Itzuli
RPG-7 (en) Itzuli
Komunikabide
Osatuta

Israelen kontrako Hamasen erasoa (2023) Ekialde Hurbileko krisi bat eta Israel-Palestina gerraren hasiera izan zen. Gazako Zerrendatik, Hamas buru zutela, erakunde politiko-militar palestinarrek Israeli eraso egin zioten urte horretako urriaren 7an,. Kanpainaki bi egun iraun zuen, Israelgo lurraldearen hegoaldean. Erasoan, 1.200 pertsona inguru hil ziren, gehienak israeldarrak, eta erakunde palestinarrek 250 pertsona inguru, zibil eta militar, bahitu eta Gazara gatibu eraman zituzten. Gainera, mila palestinar miliziano inguru hil ziren.

Israelek kontraeraso luze eta gogor bati ekin zion Hamasen eta, oro har, Gazako palestinarren kontra bere ahalmen militar osoaz, eta Gazari setio orokorra ezarri. Israeldar oldar hori Zisjordaniara eta beste eskualde mugakide batzuetara hedatu zen. Gatibuen krisia hilabetetan luzatu zen, Israel-Palestina gerraren beste atal bat bilakaturik. Heriotza kopuruan, Israelgo Defentsa Indarrek berek hildakoak zenbatu behar dira. Ordu arteko Gaza-Israel krisietan ikusi gabeko gertaera izan zen. Eraso hori 1948ko Arabiar-israeldar Gudutik egungo Israelgo lurraldean zuzenean jazotako lehen gatazka da.[1][2]

Zibilen kontrako erasoek Hamasen kontrako gerra krimenen eta giza eskubideen urraketa salaketak harrotu zituzten Israelen. Guztiagatik, palestinar erasoon Israelgo agintarien bertsio ofiziala auzitan jarria izan da, eta agintari horiek biktima batzuen testigantzak partzialki zentsuratu dituzte.

  1. (Ingelesez) Beauchamp, Zack. (7 October 2023). «Why did Hamas invade Israel?» Vox.
  2. (Ingelesez) Erlanger, Steven. (7 October 2023). «An Attack From Gaza and an Israeli Declaration of War. Now What?» The New York Times ISSN 0362-4331..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy