Italiako Gobernua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gobernua |
Herrialdea | Italia |
Eskumendekoak | Italiako Osasun Ministerioa, Italiako Kanpo Arazoetako Ministerioa, Italiako Ministro Kontseiluko Presidentzia, Italiako Justizia Ministerioa, Italiako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Ministerioa, Italiako Barne Arazoetako Ministerioa, Ministry of Agricultural, Food and Forest Policies (en) , Ministry of Culture (en) , Italiako Ingurumen Ministerioa, Italiako Ekonomia eta Finantza Ministerioa eta Italiako Garapen Ekonomikoko Ministerioa |
Agintea | |
Lehendakaria | Giorgia Meloni |
Zuzendaritza-taldea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1946ko ekainaren 13a |
webgune ofiziala |
Italiako Errepublikako Gobernua (italieraz: Governo della Repubblica Italiana) Italian botere exekutiboa duen konstituzio-organoa da. Haren araudi nagusia Italiako Konstituzioaren III. Tituluan dago.[1]
Ministroen Kontseiluko presidenteak eta ministroek osatzen dute, Ministroen Kontseiluan bilduak. Oro har, estatu-idazkariorde batzuek ere parte hartzen dute Gobernuan, eta horietako batzuek ministrorde rola hartzen dute.
Egoitza ofiziala Erromako Colonna enparantzako Chigi jauregian du. Villa Doria Pamphilj, Villa Madama eta Farnesina jauregia Italiako Gobernuaren beste egoitza batzuk ere badira, guztiak Erroman daudenak.
Gaur egungo kabinetea, Giuseppe Conte presidentearen omenez Conteren II. gobernua deitua, Kirinal jauregian zin egin ondoren 2019ko irailaren 5ean sartu zen indarrean.