Italiako gastronomia

Italiako zenbait produktu tipiko Imolako erakusleiho batean
Pizza, munduko janari eta janari azkar ezagunetarikoa

Italiako gastronomia Italian jaten ohi den janaria da. Aldaketa sozial eta ekonomiko askoren mendeen artean garatu da eta sustraiak antzinaroan ditu.[1]

Aldaketa sakonak gertatu ziren Mundu Berriren aurkikuntzaren ondorioz patata, tomatea, pipermorroa, artoa eta azukre-erremolatxa ekarri zirenean, azken hori modu masiboan XVIII. mendetik aurrera.[2][3] Italiar gastronomia ezaguna da haren erregioen arteko dibertsitateagatik, bereziki Italiar penintsularen iparraldea eta hegoaldearen artean.[4][5][6] Zapore desberdin asko eskaintzen ditu eta munduan zehar ezagunetako eta kopiatuenetakoa da.[7] Munduko osoko beste gastronomietan eragin du, eta bereziki Ameriketako Estatu Batuetako gastronomian.[8]

Orokorrean, italiar gastronomiaren ezaugarri nagusia haren sinpletasuna da, izan ere, plater gehientsuenak bi edo lau osagai nagusi baino ez baitituzte izaten.[9] Italiar sukaldariek osagaien kalitatean egiten dute konfiantza prestaketaren elaborazioan baino.[10] Osagaiak eta platerak eskualde batetik bestera aldatzen dira. Hasieran eskualdekoak ziren platerak, beste eskualdeetara zabaldu dira eta aldaketa batzuk izan dituzte.

  1. (Ingelesez) [www.lifeinitaly.com Italian Food. ] (Noiz kontsultatua: 2017-05-15).
  2. The Making of Italian Food...From the Beginning. Epicurean.com (Noiz kontsultatua: 2010ko apirilaren 24a).
  3. Del Conte, 11-21.
  4. (Ingelesez) Related Articles. (2009ko urtarrilaren 2a). «Italian cuisine» Britannica Online Encyclopedia (Britannica.com) (Noiz kontsultatua: 2010ko apirilaren 24a).
  5. (Ingelesez) Italian Food – Italy's Regional Dishes & Cuisine. Indigoguide.com (Noiz kontsultatua: 2010ko apirilaren 24a).
  6. Regional Italian Cuisine. Rusticocooking.com (Noiz kontsultatua: 2010ko apirilaren 24a).
  7. (Ingelesez) How pasta became the world's favourite food. bbc 2011ko ekainaren 15a (Noiz kontsultatua: 2014ko irailaren 28a).
  8. (Ingelesez) Freeman, Nancy. (2007ko martxoaren 2a). American Food, Cuisine. Sallybernstein.com (Noiz kontsultatua: 2010ko apirilaren 24a).
  9. (Ingelesez) The Silver Spoon ISBN 88-7212-223-6, 1997 ed.
  10. Mario Batali Simple Italian Food: Recipes from My Two Villages (1998), ISBN 0-609-60300-0

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy