Italo-estatubatuar | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
17,063,646 (2017) (AEBko populazio totalaren %5.3)[1] 15,723,555 (2000)[2] 14,664,550 (1990)[3] 12,183,692 (1980)[4] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
New York, New Jersey, New England, Pennsylvania, Massachusetts, California, Florida, Las Vegas, Atlanta, Louisiana, Ohio, Illinois, St. Louis, Kansas City, Milwaukee, Detroit, Baltimore–Washington, Delaware Valley eta Hego-Mendebaldeko eskualdea, azken urteetan | |
Hizkuntza | |
estatubatuar ingelesa, italiera, italiar erregionala, siziliera, napoliera, bestelako Italiako hizkuntzak eta emiliano-romagnoloa | |
Erlijioa | |
Nagusiki, kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Italo-argentinarrak, italo-brasildarrak, italo-txilearrak, italo-venezuelarrak, italo-uruguayarrak, italo-peruarrak, italo-kanadarrak, italo-mexikarrak, italo-australiarrak, italo-hegoafrikarrak, Amerikako siziliarrak eta italiarrak |
Italo-estatubatuarrak (italieraz, italoamericani edo italo-americani; [ˌitalo.ameriˈkaːni]) Italian jatorria duten AEBetako hiritarrak dira.[5] Italo-estatubatuar gehienak herrialdearen ipar-ekialdean bizi dira, bai eta metropoli-eremu erdi-ekialdetarretan, hiri-inguruneetan. Hala ere, bestelako AEBtako hiri-inguruneetan ere komunitate txikiagoak aurki daitezke.[6]
1820 eta 2014. urteen artean, Italiako 5.5 milioi biztanlek alde egin zuten bertatik, AEBetarako bidea hartuz; gehiengoa, XX. mendean zehar Hegoaldeko Italiatik.[7] 1870ean, migrazio handia baino lehen, 25,000 italiar baino gutxiago bizi ziren AEBetan; horietako gehienak, gainera, Risorgimentoaren ondoriozko Iparraldeko Italiako errefuxiatuak zirenak, 1871ra arte iraun zuten gerren testuinguruan.[8] 1870eko hamarkadan Italian jatorri zuen migrazioak gora egin zuen, 1870 eta 1879 artean italiar-populazioa bikoiztuz (46,296), 1820 eta 1869. urteen artean bizitako 22,627 biztanleekin alderaturik. 1880 eta 1914 artean migrazio-pikoa eman zen, non 4 milioi italiar iritsi ziren AEBetara, Hegoaldeko Italiako Campania, Apulia, Basilicata, Calabria eta Siziliako probintzietatik.[9] Probintzia hauek, funtsean, probintziarik txiroenak ziren, nekazaritzaren garrantziaren eta 1861eko berunifikazioaren ondoriozko gehiegizko inpostuen ondorioz.[10][11]
1914ean, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin, aipatutako migrazio-fluxua eten zen (urte bakar batekin, 1922, salbuespen modura).[12][13][14] 1920ko hamarkadako immigrazio-legeek, gainera, fluxu hau modu nabarian mugatu zuten.[15]