Itsasaldi


Itsasgora eta itsasbehera Re uharteko La Flotteko portuan.

Itsasaldia edo marea ilargiaren eta eguzkiaren grabitatearen eraginez itsas mailaren gorabehera erritmikoa da[1]. Itsas mailak txandaka iristen ditu maila goreneko unea (itsasgora edo goraldi deitua) eta maila gutxienekoa (itsasbehera edo beheraldi deitua); batetik besterako tartea sei ordu eta 15 minutukoa da. Fenomeno hau kostalde eta itsasadarretan da agerikoa.

Badaude itsas mailan gorabeherak sortzen beste fenomenoak ere, adibidez presio atmosferikoa. 1 hektopascaleko aldaketa batek 1 zentimetroko gorabehera sor dezake. Aldaketa hauek marea barometriko dute izena. Itsas maila aldatzen duten beste fenomenoek ere (haizea, euria, ibaiak gainezka egitea edo tsunamiak) ez dituzte berez mareak sortzen[2].

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Marea. .
  2. Enciclopedia General del Mar. Ediciones Garriga. Madril-Bartzelona. 1958.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy