Itsasmuseum Bilbao

Itsasmuseum Bilbao
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2003
Webguneahttps://www.itsasmuseum.eus/

Itsasmuseum Bilbao edo Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen museoa da. Olabeaga auzoan dago, Euskalduna zubia eta Euskalduna jauregiaren alboan. Garai batean Euskalduna ontziola zegoen lekuan dago, Bilboko itsasadarraren Ezkerraldean.

Museo honen helburua Bilboko itsasadarra, Bilboko portua eta Bizkaiko itsaso-jarduerek historian zehar pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea da. 27.000m²-koa azalera du. Ontziez gain, All Iron izena daraman edukiontzia, Ponpa etxea eta Karola garabia daude museoaren kanpoaldean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in