Ivan III.a Errusiakoa | |||
---|---|---|---|
1452ko ekainaren 4a - 1505eko urriaren 27a ← Vasili II.a Moskukoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mosku, 1440ko urtarrilaren 22a | ||
Heriotza | Mosku, 1505eko urriaren 27a (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cathedral of the Archangel (en) | ||
Familia | |||
Aita | Vasili II.a Moskukoa | ||
Ama | Maria of Borovsk | ||
Ezkontidea(k) | Maria of Tver (en) (1452 (egutegi gregorianoa) - Sophia Palaiologina (en) (1472 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Rurik leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Orthodox Christian (en) |
Ivan III.a Vasilevitx (errusieraz: Иван III Васильевич; Mosku, Moskuko Printzerria, 1440ko urtarrilaren 22a - Mosku, Moskuko Printzerria, 1505eko urriaren 27a), Ivan Handia ere deitua[1], 1462-1505 bitartean Moskuko Printze Handia izan zen, eta Rus guztien duke handia (errusieraz: Великий князь всея Руси) titulua hartu zuen lehena. Hainbatetan «Rus guztien bateratzaile» deitu izan zaio, estatuaren eremua hirukoiztu eta Urrezko Hordaren nagusitasunari amaiera eman ziolako. Moskuko Kremlina eraiki zuen, eta autokrazia bermatzeko erakundeak sortu zituen. Errusiaren historiako agintaldi luzeena izan zuen.