Izar exotiko

Izar exotiko, elektroi, protoi eta neutroiak ez diren beste zerbaitez osatuta dagoen izar konpaktu bati deritzo, non grabitate kolapsoa, endekapen presioak konpentsatzen duen. Izen honen barnean, izar arraroak, materia arraroz osatuak daudenak, eta preoi izarrak, preoiz osatutakoak hartzen dira.

Izar exotikoak, neurri handi batean, teorikoak dira, baina, X izpidun Chandra behatokiak 2002an eginiko behaketek, izar arraroi izateko bi hautagai aurkitu dituzte, RX J1856.5-3754 eta 3C58, hasiera batean neutroi izartzat hartuak izan zirenak. Fisikaren lege ezagunen arabera, lehena, behar lukeena baino txikiagoa, eta, bigarrena, behar lukeena baino hotzagoa, dentsitate handiagoko material batez osatuta daudela iradoki lezakeena. Hala ere, behaketa hauek, zenbait ikerlarik zalantzan jarri dituzte, ez bait dituzte argigarritzat jotzen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in