Izotz Aro Txikia (IAT) izotz denboraldi bat izan zen, Erdi Aroko Beroaldia deituriko sasoi bero baten ostean gertatu zena. Ez zen benetako izotz aro bat izan, baina izen horrekin sartu zuen literatura zientifikoan François E. Matthesek, 1939an. Klimatologoak eta historialariak ez dira ados jartzen denboraldi hori noiz hasi eta noiz bukatu zen, tokian tokiko kondizioen arabera data aldakorrak baitira. Batzuen ustez XVI. mendetik eta XIX. mendera iraun zuen; beste batzuen ustez, 1300 ingurutik 1850 ingururaino. Urte hauek dira behe tenperatura nabarmenak ageri dituztenak: 1650, 1770 eta 1850. Haien artean beroaldiak gertatu ziren.
Era berean, zientzialari askok uste dute IAT fenomenoa Ipar Hemisferioan baino ez zela gertatu.
Quereda Salak, adibidez, Ebro ibaia 7 aldiz izoztu zela 1505. urtetik eta 1789. urtera dio. Gainera, 1788 eta 1789. urteetan ibaiak 15 egun pasa zituen izoztuta.