Nobelak idazteaz aparte, Rowling ere ospetsua da bost urtetan zehar pobre izatetik emakume aberatsa izateko prozesuaren istorioagatik. Sunday Times Rich Listek 2008. urtean Rowling-en aberastasuna 560 milioi liberatan kalkulatu zuten eta Erresuma Batuko hamabigarren emakumerik aberatsena omen zen. Forbesek[4] Rowling berrogeigarren postuan kokatu zuen 2007ko pertsona famatu-boteretsuen zerrendan eta Time aldizkariak «Urteko pertsonaia» bezala hautatu zuen urte berean Harry Potter liburuen pertsonaiek eman zioten inspirazio sozial, morala eta politikoa nabarmenduz.
Emakume hau filantropo nabaria bihurtu da, Comic Relief, One Parent Families eta Multiple Sclerosis Society of Great Britain karitatezko instituzioak, besteak beste, sustatu dituelako.