Jack Ruby | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacob Leon Rubenstein |
Jaiotza | Chicago, 1911ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Parkland Memorial Hospital (en) , 1967ko urtarrilaren 3a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Westlawn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta nightclub owner (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Jack Ruby, Jacob Leon Rubenstein jaioa (Chicago, 1911ko martxoaren 25a - Dallas, 1967ko urtarrilaren 3a) estatubatuar gaueko klubeko jabea eta Lee Harvey Oswalden hiltzailea izan zen.
Chicagon jaio zen familia judu batean, hamar anai-arrebetatik bosgarrena eta gaizkile gaztea izan zen. 1943tik Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen hegazkinen mekanikari gisa. 1947an Dallasera joan zen eta bertan gaueko eta striptease klubak kudeatu zituen.
Legez kanpoko jardueretan parte hartu zuen, hala nola legez kanpoko jokoetan, narkotikoetan eta prostituzioan, eta mafiako kide izan zen. FBIko informatzailea ere izan zen.
1963ko azaroaren 24an Lee Harvey Oswald (John F. Kennedyren hiltzailea) hil zuen tiroz.
.
1964ko martxoan hilketagatik heriotza-zigorra ezarri zioten. 1966an, kondenaren aurkako apelazio-errekurtsoa onartu zen, eta beste epaiketa bat egiteko agindu zen. Ruby minbiziak jota hil zen epaiketa berria baino lehen.