Jai

Artikulu hau ospakizunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jai (argipena)».
Abordatzera jaia Donostian.

Jaia edo festaIpar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaian besta— jendeak giro alaian parte hartzen duen gizarte ospakizun mota bat da. Oso kontzeptu zabala da: lagun taldeko kideek edo familia batek elkarrekin egon eta dibertitzeko soilik antolaturiko bilkura bereziak eta parrandak zein erakunde ofizialek antolatu eta herritarrek ikusle gisa bakarrik parte hartzen duten ekitaldiak dira jaiak. Herri elkarteek, ikastegiek eta bestelako gizarte instituzioek ekimen bat sustatzeko, pertsonaia baten omenez eta gertaera edo beste zerbaiten gorazarrez bultzaturiko ekimenak ere, betiere herritarren parte hartzeaz, jaiak dira. Jaialdi hitza erakunde batek aurrez antolaturiko jai ekitaldi baterako erabiltzen da [1].

Antropologiatik bereziki aztertzen den gaia da jaia, erritu moduan. Horrela, jaia gizatalde baten ideologia soziala irudikatu eta indartzen duen ekitaldia da. Zehatzago jaia erritual iniziatikoa da iritsi berrientzat, gizabanakoa taldean eta gizartean integratzen laguntzen duena eta, aldi berean, identitate-erritua, taldearen nortasuna indartzen duena.

  1. Musika eta dantza jaialdi bikaina izango da ostiralean plazan, Diario Vasco, 2009-04-29.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy