Jakintzaren Etxea (arabieraz: بيت الحكمة, Bayt Ul-Hikma) musulman jakintza lantzeko liburutegia, akademia, itzultzaileen lantokia eta behatokia izan zen, Bagdaden kokatua. Musulmanen pentsamoldearen eta greziar filosofia eta zientziaren garrantzi handiko elkargunea izan zen.