James Bond | |
---|---|
Sortzailea | Ian Fleming |
Eponimoa | James Bond |
Datu biografikoak | |
007.com | |
James Bond[1] fikziozko britainiar espioi bat da, 007 agentea ezizenaz ere ezaguna, Ian Fleming britainiar idazleak 1953an sortua. James Bond eleberri seriearen protagonista da, hainbat film, komiki eta bideo-jokotan ere ageri dena. Fikzioan, Erresuma Batuko Inteligentzia Zerbitzu Sekretuko agentea da; errealitatean, 1995az geroztik zerbitzu horren izena MI6 da.[2]
1953tik 1964ra, Ian Flemingek hamabi eleberri oso arrakastatsu argitaratu zituen, Bond pertsonaia protagonistatzat hartuta:[3][4][5] espioi seduktore handiaren arketipo eta mito moderno bihurtu da, akziozko zinemaren eredugarri.