James Franco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Edward Franco |
Jaiotza | Palo Alto, 1978ko apirilaren 19a (46 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Instituto San Martín Curicó (en) Columbia University School of the Arts (en) Brooklyn College (en) Palo Alto High School (en) Warren Wilson College (en) New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Rhode Island School of Design (en) Yale Unibertsitatea UCLA Extension (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Sanford Meisner |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, antzerkigilea, idazlea, poeta, film-muntatzailea, gidoilaria, irakaslea eta telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea California Institute of the Arts (en) |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa kristautasuna |
|
James Edward Franco (Palo Alto, Kalifornia, 1978ko apirilaren 19a) estatubatuar aktore, gidoigile, zuzendari, ekoizle, modelo, idazle, musikari eta margolari bat da. [1][2]
1990eko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere karrera, telesaietan agerpenak eginez, hala nola, Freaks and Geeks eta gaztetxoentzako fimetan parte hartuz. 2001ean James Dean papera egin zuen izen bereko filmean, emanaldi honengatik, sari bat lortu zuen, Urrezko Globoa eman zioten aktore hoberenari. [3] Ospea hartu zuen Harry Osborn-en papera egiterakoan, Spider-Manen lehenengo trilogian. Hortik aurrera, aktore honen beste filmetan parte-hartzea askotarikoa izan da, barruan sartuta gerra filme bat The Great Raid (2005), Tristán e Isolda erromantikoa eta Annapolis (2006) dramatika Justin Lingatik zuzendua. 2008an Pineapple Express filmean, Saul Silver komedia pertsonaia egin zuen, filme honek nominatua egon zen Urrezko Globoetako sarietan aktore hoberen moduan. Urte berdinean, proiektu oso garratzitsu bat eduki zuen Milk deituriko filme batean, non Harvel Milk papera egin zuen politikari eta ekintzaile gay bat interpretatu zuena. 2011an Oscar Sarietara izendatua izan zen 127 Hours [4] deituriko filmearen paperarengaitik.