Janari-intoxikazio

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Janari-intoxikazio
Deskribapena
Motaintoxikazioa, egoera fisiologikoa
food-related disease (en) Itzuli
Espezialitateamedical toxicology (en) Itzuli
Arrazoia(k)food-borne transmission (en) Itzuli
Elikagaien kutsadura
Sintoma(k)tripako mina, beherakoa, buruko mina, oka
pozoitzea
Azterketa medikoaHemograma
kultibo mikrobiologiko
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakRinger's solution (en) Itzuli, Ringer's lactate solution (en) Itzuli eta activated carbon (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA05.9
GNS-9005.9
DiseasesDB31112
MedlinePlus001652
eMedicine001652
MeSHD005517

Janari-intoxikazioa, edo janarien bidezko intoxikazioa, kutsatutako elikagai solido edo likidoak hartzean agertzen den gaixotasuna da. Elikagaiak kutsatzen dituzten ohiko eragileak bakterioak, birusak, onddoak eta bizkarroi txikiak dira, edo haien toxinak. Kategoria berean ere sartzen dira hainbat perretxikok sortutako pozoitzeak edota substantzia kimiko kaltegarriez kutsatutako elikagaiak.

Janari-intoxikazioek banakako kasuak edo taldeko pozoitzeak sor ditzakete, azken kasu honetan kutsatutako elikagai bera mahaikide batzuek jaten dutenean. Gaitz hauen ohiko sintomak digestiboak dira (goragaleak, beherakoak eta gorakoak), baina beste sintoma klinikoak ere ager daitezke, mikrobio edo eragile patogenoaren arabera.

Kasu ia gehienetan gaitzaren transmisioa gorotz-aho bidetik burutzen da.

Zentzu hertsian, janari-intoxikazioez baino gehiago janari-toxiinfekzioez hitz egin beharko litzateke. Izan ere, bakterioez edo birusez kutsatutako elikagaiak, irizpide zorrotzez, bi patologia eragiteko gai dira:

  • janari-intoxikazioa: mikrobio patogenoak elikagaian askatzen dituen toxinak (exotoxinak) dira gaitzaren sortzaileak. Gaitzaren sintomak ez dira era zuzenean mikrobioek sortuak, haien toxinek baizik.
  • janari-infekzioa: kutsatutako elikagaietan dauden mikrobioen ahalmen patogenoa eta inbaditzailea da gaitzaren eragilea. Ez dago toxinarik gaitzaren atzean.

Elikagai-mikrobiologian eta mikrobiologia klinikoan bi kontzeptu horiek argi bereizten badira ere, jendartean janari-intoxikazioaz, orokorrean, hitz egin ohi da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy