Japoniako lehen ministro

Paulownia hostoa, Lehen Ministroaren sinboloa

Japoniako Lehen Ministroa Japoniako Gobernuko Arduraduna da. Meiji arotik dagoen kargu bat da eta Bigarren Mundu Gerraren bukaeratik Lehen Ministroa Ordezkarien Ganbarak aukeratzen du, Kokkaiak. Tradizioz gehiengoa duen alderdi politikoko buruzagia izan ohi da eta horregatik gehienak Alderdi Liberal Demokratikotik etorri izan dira. Berez, konstituzioaren arabera, Enperadorea da Lehen Ministroa aukeratzen duena, Kokkaiaren gomendioz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy