Jaurtigai

Jaurtigai bat, eskuaz edo jaurtigailu batez jaurtitzen den gauza da[1]. Batez ere arma bezala erabiltzen direnak izendatzen dira horrela, hala nola balak, geziak edo katapultaz jaurti harriak. Badira hilgarriak ez izateko pentsatutako jaurtigaiak, material oso trinkoz eginak ez direnak, hala nola gomaz, plastikoz etab.

Artilleriaz botatako jaurtigaia

Balistikak aztertzen ditu jaurtigaiaren ibilbidea, eragiten duten indarrak eta helburuan duen eragina.

  1. «Jaurtigai». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-02-16.)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy