Javier Elzo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1942ko otsailaren 3a (82 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Koruko Aizarna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Francisco Javier Elzo Imaz[1] (Beasain, Gipuzkoa, 1942ko otsailaren 3a) euskal herritar soziologoa eta unibertsitateko irakaslea da, Deustuko Unibertsitateko Soziologiako katedraduna, eta Eusko Ikaskuntzako nahiz Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide. Lovainako Unibertsitatean (Flandes) Soziologia, Teologia eta Zientzia Moral eta Erlijiosoak ikasi zituen. Makina bat azterlan egin du, batez ere gazteen gainean (gazteen jokabidea eta balioak, familiako soziologia, eskola jazarpena, drogen menpekotasuna, gazteen indarkeria). Euskaldun zahar berritua, Ramon Etxezarreta izan zuen sasoi batean euskara irakasle.[2] ETAren eta haren ingurukoen mehatxupean bizi izan da hainbat urtez.