Javier Otxoa

Javier Otxoa

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJavier Otxoa Palacios
JaiotzaBarakaldo1974ko abuztuaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAlhaurín de la Torre2018ko abuztuaren 24a (43 urte)
Heriotza modua: septizemia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Punta Galea Txirrindulari Elkartea 1987-1987
Kelme 1997-2001
Saunier Duval-Prodir 2007-2008
Cafés Baqué 1995-1995
 

Javier Otxoa Palacios (Barakaldo, 1974ko abuztuaren 30aAlhaurin de la Torre, 2018ko abuztuaren 24a) bizkaitar txirrindularia izan zen.

13 urterekin hasi zen eta garaipenak laster etorri ziren. Afizionatu mailan, Cafes Baque taldean ibili zen eta Balmasedan 3. postua lortu zuen, 1993an. Lau urte geroago, 1997ean, txirrindulari profesionala bilakatu zen. 2000ko uztailaren 10ean, Frantziako Tourreko Hautacam mendatearen igoeran bukatzen zen etapa irabazi zuen Lance Armstrongen aurretik.[1]

2001eko otsailaren 15ean Málagan, entrenatzen ari zirenean, istripu larri bat izan zuen bere anaia bikia Ricardorekin. Ricardo hil egin zen eta Javierrek burmuin paralisia izan zuen.[2]

Javier hasieratik hasi zen eta errehabilitazio luzea egin ondoren bizikleta hartu zuen berriro eta paralinpiko kirolari handi bihurtu zen. 2004ko Olinpiadan urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituen.[3]

2007an Saunier Duval-Prodir taldeak fitxatu zuen.

  1. Churchill, Gerald. Otxoa wins first mountain stage; Armstrong takes yellow jersey!. in: Roadcycling..
  2. Terra. (2001-2-15). Ricardo Otxoa muere atropellado en Málaga. .
  3. Velodrome.org.uk. (2008-09-08). Three Paralympics Golds for GB. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in