Jaws (euskaraz Barailak) 1975eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktoreak honako hauek izan ziren: Roy Scheider, Robert Shaw, Richard Dreyfuss, Lorraine Gary eta Murray Hamilton. John Williams musikagileak gaur egun aski ospetsua eta filmaren ikur den soinu banda konposatu zuen.
Filmak mundu osoan berehalako arrakasta itzela izan zuen, blockbuster filma bilakatuz eta 470.653.000 estatubatuar dolar lortuz. Honako jarraipen hauek izan ditu: Jaws 2 (1978), Jaws 3-D (1983) eta Jaws: The Revenge (1987).
Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Verna Fields) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Hoyt, Roger Heman, Earl Madery eta John Carter). Film onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jasu zuen, baina azkenean One Flew Over the Cuckoo's Nest (Norbaitek Kukuaren Abiaz Gain Hegan Egin Zuen) filmak irabazi zuen.
Filma Massachusetts konderriko Martha's Vineyard uhartean eta Menemsha udalerrian filmatu zen.