Jean-Denis Bredin, Jean-Denis Hirsch jaioa (Paris, 1929ko maiatzaren 17a - ibidem 2021eko irailaren 1a) frantziar abokatu eta idazlea izan zen.
Bere aita judu alsaziarra zen eta bere ama Parisko burgesiakoa. Bere eleberri autobiografikoetan bi kulturen artean banatutako haurtzaroa kontatzen du.
Zuzenbidean eta literaturan lizentziatua, zuzenbideko irakasle izan zen hainbat unibertsitatetan, besteak beste Sorbonan. Abokatu ere aritu zen.
Eleberrigile izateaz gain, Frantziako historiako gertakari garrantzitsuetan aditua izan zen eta hainbat biografia idatzi zituen. 1989an Frantses Akademiako kide hautatu zuten.