Jean Arthur

Jean Arthur

(1939)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGladys Georgianna Greene
JaiotzaPlattsburgh1900eko urriaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCarmel-by-the-Sea1991ko ekainaren 19a (90 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, unibertsitateko irakaslea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea
Enplegatzailea(k)Vassar College (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna

IMDB: nm0000795 Allocine: 1741 Rottentomatoes: celebrity/jean_arthur Allmovie: p2459 80042 IBDB: 30203
Find a Grave: 1923 Edit the value on Wikidata

Gladys Greene (izengoitia: Jean Arthur) estatubatuar zinema-antzezlea izan zen (New York, 1900eko urriaren 17Carmel, Kalifornia, 1991eko ekainaren 19a). Argazkietarako modelo-lanak egin ondoren, zineman John Forden Cameo Kirby (1923) filmarekin egin zuen debuta. Columbia etxeak kontratatu zuen, eta film soinudunak egiten hasi zirenean, komediaren generoan espezializatu zen. Zuzendaririk handienekin lan egin zuen: John Fordekin The Whole Town´s Talking (1934), Cecil B. De Millerekin The Plainsman (1936), Frank Borzagerekin History is Made at Midnight (1937), Mitchell Leisenekin Easy Living (1937), eta Frank Caprarekin Mr. Deeds Goes To Town (1936), You Can´t Take it With You (1938) eta Mr. Smith Goes To Washington (1939). Azken film hauetan Gary Cooper eta James Stewartekin batera jardun zuen protagonista gisa. 1940ko hamarraldian film gutxiagotan parte hartu zuen: Billy Wilderren A Foreign Affair (1948), eta George Stevensen The Talk of Town (1942), The More the Merrier (1943) eta Shane (1953). Hori izan zen bere azken filma. Ondoren, telebistako zenbait programatan ere agertu zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in