Jean Duvergier de Hauranne | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Baiona, 1581 | ||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||
Heriotza | Paris, 1643ko urriaren 6a (61/62 urte) | ||
Leinua | Duvergier de Hauranne (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Old University of Leuven (en) Sorbona | ||
Hizkuntzak | frantsesa okzitaniera euskara latina | ||
Irakaslea(k) | Justus Lipsius Edmond Richer (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa eta apaiza | ||
Mugimendua | Jansenismoa | ||
Izengoitia(k) | Petrus Aurelius, Alexandre de L' Exclusse eta Sieur de Grandval | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Jean-Ambroise Duvergier de Hauranne, Saint-Cyraneko abade nagusi bezala ezaguna, (Baiona, 1581 – Paris, 1643ko urriaren 6a) teologo famatua izan zen, jansenismoaren bultzatzaileetakoa.
Saint-Cyran, izen honekin egin baitzen ospetsua, Parisen egin zuen lan giza kontzientziak ontzen eta erlijioa berritzen. Han bertan jarraitzaile eta lagun asko bildu zitzaizkion, haien artean Arnauld, Bérulle, Sacy eta Bignon.