Jean Hiriart-Urruti

Jean Hiriart-Urruti

Bizitza
JaiotzaHazparne1859ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaHazparne1915eko azaroaren 4a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta kazetaria
Izengoitia(k)Manex
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 288

Jean Hiriart-Urruti[1][2] (Hazparne, Lapurdi, 1859ko urtarrilaren 30a - 1915eko azaroaren 4a) apaiza, euskal idazlea eta kazetaria izan zen. Eskualduna astekariaren sortzailea (1887) eta zuzendaria izateaz gainera, artikulu ugari idatzi zuen bertan. «Maestro de prosistas» (prosisten maisu) izan zen, Koldo Mitxelenaren iritziz.

« Hiriart-Urruty ez zen berenaz inpiztazale: zuhurki ari zen, ez nahiz irakurleak ez nahasi, ez sumindu, ezihesi igorri. Bainan erlisionea, ala zuzena, ala eskuara, ala herriaren ona nehork kolpatuz geroz, nehun ez zagoken gure gizona: etsaiari nola ez zion ihardokitzen? Trufa, piko, ausiki, zaharo-aldi, denak on zitzaizkon; eta hari baizik ezagutu ez diogun harrigarriko elasturian bazeraman bere solasa: batean motz eta idor, bertzean luze eta guri; han bil, hemen harro; beti airos, beti bizi; gatz, biper, ozpinak merke; hasarre-bulta gehienen artetik ere irria eta zirtoa iturriaren pare punttakotik bazarizkola »
Piarres Lafitte (1971, 37. or.)
« Fue un escritor extraordinario, periodista que sabe pasar de la charla chispeante al ataque apasionado, en un estilo de tono muy popular y al mismo tiempo de una elegancia fina. »
Luis Villasante (1979, 199. or.)
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Ofizialki frantsesez Jean Hiriart-Urruty.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy