Jelena Bonner

Jelena Bonner

Bizitza
JaiotzaMary1923ko otsailaren 15a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaBoston2011ko ekainaren 18a (88 urte)
Hobiratze lekuaVostryakovo Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaLevon Kocharian
AmaRuth Bonner
Ezkontidea(k)Andrei Sakharov
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSaint Petersburg Lyceum 239 (en) Itzuli
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
armeniera
Jarduerak
JarduerakDisidentzia, giza eskubideen aldeko ekintzailea, pediatra eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaHuman rights movement in the Soviet Union (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 71638286 Edit the value on Wikidata

Jelena Georgievna Bonner (errusieraz: Елена Георгиевна Боннэр; Merv, 1923ko otsailaren 15a - Boston, 2011ko ekainaren 18a) sobietar giza-eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialistan jaio zen, Lusik Georgiyevna Alikhanova izenarekin. Aita, Gevork Alikhanyan, Armeniako Alderdi Komunistaren sortzailea eta Cominterneko kidea izan zen, eta ama, Ruth Bonner, judu komunista. Gevork 1937an exekutatu zuten Stalinen Purga Handian, eta Ruth espetxeratu eta erbesteratu egin zuten. Jelena erizaina izan zen Bigarren Mundu Gerran eta bi aldiz zauritu zuten. Gerra ostean pediatria ikasi zuen Leningraden.

Medikuntza ikasten Ivan Semionov bere lehen senarra ezagutu zuen, bi seme-alaba izan zituzten eta 1965ean dibortziatu ziren. 1970ean Andrei Sakharovekin ezkondu zen.

1940ko hamarkadan preso politikoei eta haien familiei laguntzen hasi zen. 1970ean, Kalugako epaiketan, Andreik eta Jelenak Natan Xaranski ezagutu zuten, eta heriotzara kondenatutako juduak defendatzen hasi ziren, bahitutako hegazkin batean Sobietar Batasunetik ihes egiten saiatzeagatik. 1970eko hamarkadan, mendebaldeko herrialdeen presioei esker, kanpora bidaiatu ahal izan zuen gerra-zauria tratatzeko. 1975ean, Oslon jaso zuen senarrari emandako Bakearen Nobel Saria. Sobietar Batasuneko agintariek Sakharov ez zioten bidaiatzen utzi. Moskuko Helsinki Taldeko kide fundatzailea izan zen 1976an.

1980ko hamarkadan Gorky hirian Sakharov erbestean zegoela, Jelena bere senarraren eta munduaren arteko lotura izan zen. 1986an senar-emazteak Moskura itzuli ahal izan ziren eta 1989an Andrei hil ondoren Jelenak Andrei Sakharov Fundazioa sortu zuen.

Giza eskubideen alde borrokatzen jarraitu zuen eta Boris Jeltsin babestu zuen 1993an, nahiz eta 1994an Txetxeniako Gerraren aurka agertu zen. 2010ean "Putinek alde egin behar du" manifestua sinatu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in