Jeronimo Estridongoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Stridon eta Dalmazia, c. 340 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Betleem, 420ko irailaren 30a (74/75 urte) | ||
Hobiratze lekua | Betleem | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina antzinako greziera Bibliako hebreera | ||
Irakaslea(k) | Evagrio Pontokoa Elio Donato Apolinar Laodiceakoa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | klerikoa, teologoa, historialaria, apologista, Bibliaren itzultzailea, Anakoreta, poeta, idazlea, Biblian aditua, itzultzailea, Elizaren doktorea eta Elizako Gurasoak | ||
Lan nabarmenak | |||
Influentziak | monakotza | ||
Santutegia | |||
Irailaren 30, Ekainaren 15, Irailaren 30 eta Irailaren 30 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Jeronimo Estridongoa (latinez: Eusebius Sophronius Hieronymus Stridonensis; c. 340 - 420ko irailaren 30a) Bibliaren itzultzaile izan zen, greziera zaharretik eta hebreeratik latinera bihurtu baitzuen, geroztik Vulgata izenaz (latinezko «vulgata editio», herriarentzako edizioa) ezagutzen den bertsioa eginez. Eliza Katolikoak Elizaren Aitatzat jotzen du, eta ortodoxoekin batera santutzat gurtzen du. Bonifazio VIII.a aita santuak 1928an emandako erabakiaren ondotik, Elizaren doktore izendapena du.
Jeronimok latinera itzulitako Bibliaren bertsioa Eliza Katolikoaren testu ofiziala izan zen mende luzetan, 1979an Neovulgata onartu zen bitartean. Jeronimok sakonki aztertu zuen latina, baina garai hartan horrek nahitaez zekarren grezieraz ongi jakitea. Bere itzulpen lanari ekin zionerako, bazekien zerbait hebreeraz, baina Bibliaren muinaz jabetzeko hizkuntza hori askoz ere gehiago ikasi beharra zeukala oharturik, Betleemera aldatu zen bizi izatera. Itzulpen lanak 382an hasi zituen, Itun Berriaaz ordu arte latinez egindako bertsioak goitik behera zuzenduta, lehenik. Jarraian. 390. urtean Itun Zaharra hebreeratik itzultzeari heldu zion. Bibliaren latinezko itzulpen lana 405ean azkendu zuen.
Joanes Leizarragak Vulgatatik eta frantsesezko itzulpenetatik abiatuta egin zuen Bibliaren euskarazko itzulpena.