Jesus Guridi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1886ko irailaren 25a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1961eko apirilaren 7a (74 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Schola Cantorum College of the Savior, Zaragoza (en) School of St. Thomas Aquinas of the Piarist Schools of Zaragoza (en) |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Irakaslea(k) | Abel Decaux (en) Vincent d'Indy Auguste Sérieyx (en) Jose Sainz Basabe Joseph Jongen (en) Otto Neitzel (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa eta organista |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Jexux Guridi |
Genero artistikoa | opera zarzuela |
Musika instrumentua | organoa |
Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, Araba, 1886ko irailaren 25a – Madril, Espainia, 1961eko apirilaren 7a) Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da.
Euskal Herriko musikagileen artean bera izan da musika-lanaren alderdi gehien ukitu dituena. Musika sinfonikoa egin zuen, ganbera-musika, abesbatzarako musika, herri-musika, operak, zarzuelak, pianorako zein organorako musika... Guridiren aldian ez zen izan, ez Euskal Herrian ez estatu osoan, hark adina alor landu zituenik, musikaren konposizioan. Zinerako musika edo hots bandak ere egin zituen.[1] Horrela, Guridik zenbait hamarkadatan musika diziplina ugari landu zituen, sinfoniatik (Diez melodias vascas, 1941) hasi eta zarzuelara (El caserío, 1926), operatik (Mirentxu, 1910) edo zinemako musikatik pasatuz, bere bizitzan ikuspunturik sentikorrenak izan zirenak inoiz ahaztu gabe, horrela organista izan zen eta Euskal Herriko abesti herrikoien sortu (Hator hator) eta moldatu zituen (Euskal folkloreko XXII abesti, 1932, Boga boga esaterako).
Musikari-belaunaldi emankor baten barruan bizi izan zen Guridi: Usanditzagarekin eta Aita Donostiarekin batera, Frantzian, Belgikan eta Alemanian europar musikaren iturrietan edan ondoren, euskal musikari ordezkaritza unibertsala eman zion.