Jesus Guridi

Jesus Guridi

Bizitza
JaiotzaGasteiz1886ko irailaren 25a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril1961eko apirilaren 7a (74 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Schola Cantorum
College of the Savior, Zaragoza (en) Itzuli
School of St. Thomas Aquinas of the Piarist Schools of Zaragoza (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Irakaslea(k)Abel Decaux (en) Itzuli
Vincent d'Indy
Auguste Sérieyx (en) Itzuli
Jose Sainz Basabe
Joseph Jongen (en) Itzuli
Otto Neitzel (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa eta organista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Jexux Guridi
Genero artistikoaopera
zarzuela
Musika instrumentuaorganoa

IMDB: nm0348615 Musicbrainz: c6b60ff3-f4eb-4b7c-8c70-5cb8ac5b8baa Discogs: 1200296 IMSLP: Category:Guridi,_Jesús Allmusic: mn0001627938 Edit the value on Wikidata

Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, Araba, 1886ko irailaren 25aMadril, Espainia, 1961eko apirilaren 7a) Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da.

Euskal Herriko musikagileen artean bera izan da musika-lanaren alderdi gehien ukitu dituena. Musika sinfonikoa egin zuen, ganbera-musika, abesbatzarako musika, herri-musika, operak, zarzuelak, pianorako zein organorako musika... Guridiren aldian ez zen izan, ez Euskal Herrian ez estatu osoan, hark adina alor landu zituenik, musikaren konposizioan. Zinerako musika edo hots bandak ere egin zituen.[1] Horrela, Guridik zenbait hamarkadatan musika diziplina ugari landu zituen, sinfoniatik (Diez melodias vascas, 1941) hasi eta zarzuelara (El caserío, 1926), operatik (Mirentxu, 1910) edo zinemako musikatik pasatuz, bere bizitzan ikuspunturik sentikorrenak izan zirenak inoiz ahaztu gabe, horrela organista izan zen eta Euskal Herriko abesti herrikoien sortu (Hator hator) eta moldatu zituen (Euskal folkloreko XXII abesti, 1932, Boga boga esaterako).

Musikari-belaunaldi emankor baten barruan bizi izan zen Guridi: Usanditzagarekin eta Aita Donostiarekin batera, Frantzian, Belgikan eta Alemanian europar musikaren iturrietan edan ondoren, euskal musikari ordezkaritza unibertsala eman zion.

  1. SILLERO ALFARO, Maider. «Sabin Salaberri. Musikaria: Jesus Guridi oso sentiberatasun bereziko gizona zen» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy