Jesus Maria Zamora

Jesus Maria Zamora

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJesús María Zamora Ansorena
JaiotzaErrenteria1955eko urtarrilaren 1a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B1973 / 1974
Real Sociedad1974 / 198945563
Espainiako futbol selekzio nazionala1978 / 1982303
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera180 zentimetro

FIFA: 60272 Edit the value on Wikidata

Jesús Maria Zamora Antsorena (Errenteria, Gipuzkoa, 1955eko urtarrilaren 1a -) futbolari gipuzkoarra izan da.

Errealean jokatu zuen 1974tik 1989 arte. 1980-1982 urteetako talde mitikoaren partaide eta joko-zuzendaria izanda, bi Liga txapelketa eskuratu zituen. Izan ere, Jesus Mari Zamorak 1981eko apirilaren 26an sartu zuen Xixonen (Espainia) azken miutuan Realaren lehenengo Liga eskuratzeko balioko zuen urrezko gola. Zamoraren gola izenaz ezagutzen da[1].

Halaber, Superkopa eta Errege Kopa erdietsi zuen 1982an eta 1987an hurrenez hurren.

455 partida jokatu zuen Lehen Mailan (63 gol) eta 30 norgehiagoka Espainiako futbol selekzio nazionalarekin (3 gol). Txapelketa guztiak kontutan hartuta Realarekin 79 gol sartu zituen eta Sanserekin beste 12[2].

  1. (Gaztelaniaz) «El gol de Zamora que valió la primera Liga sigue emocionando como la primera vez» Marca.com 2020-04-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in